
Astelehen eta astearte gauean AP-636 errepideko mezualaritza panelak aldatuko dituzte, Zumarraga eta Antzuola artean. Astelehenean, 22:30etik 05:30era, autopista itxita egongo da Beasainerako noranzkoan. Hala, Bergara Iparraldeko, Antzuolako eta Urretxu-Legazpiko sarbideak ere itxita egongo dira. Asteartean ordutegi berean itxiko da, baina Bergarako noranzkoan. Kasu horretan, itxierak Zumarraga eta Urretxu-Legazpiko sarbideei eragingo die. Alternatiba gisa GI-2632 errepidea erabiltzea gomendatzen da. Lanak gauez egingo dira, trafikoan ahalik eta gutxien eragiteko.