
Bi-Tartean merkatari elkartea Udako Azoka egiten ari da. 20:00ak arte zabalik izango da, Urretxuko Gernikako Arbola plazan eta establezimenduen aurrean. Gune bateratuan parte hartzen ari diren merkatariak Urretxuko Gernikako Arbola plazan bildu dira. Beraien dendetan parte hartzen ari diren merkatariekin batera, bi herriak hartu dituen azoka handi bat egin dute.
Udarako proposamenak, eskaintza bereziak, picnic giroa, janari eta edari postuak, food truck-ak eta musika eskaintzen ari dira. Gainera, egun osoan zehar egiten diren erosketa guztien artean erosketa baleak zozkatuko dira. Goizean Gernikako Arbola plazan lehen 100 erosketak egin dituztenei edariengatik trukatzeko tiketak eman dizkiete. Arratsaldeko lehen 100 erosketak egiten dituztenei food truck-etan erabiltzeko tiketak oparituko dizkiete.
Azokan postua jarri dutenak Itxura, Bidegorri, Kotoi, Polita, Marai&NKN, Mentxu y Yone, M y M, Opticalia Urretxu, Stylo, Titare, Aspace, Quo, Otxaran, Punto Ahorro, Tamimi Halal eta Arkupe dira. Dendetako produktuak kalera atera dituztenak, berriz, Intersport Loramendi, Julita, AM, Oskarbi, Xarmanki, Doss, Amane, Arku, ATA, Baby, Inaxio, Natalietta, Kizkur, Urdangarin, Santa Cruz, Urbe, Laskurain, Julen, Ezpeleta, Naif eta Josune dira.