
Urola Kirol Elkarteak 2024-2025 denboraldiari dagokion ohiko batzar nagusia egin zuen atzo. Futbol zelaiari izena aldatzeko proposamena aztertu zuten, besteak beste. Bazkideek futbol zelaiari Mitxel Badiola izena jartzea onartu zuten. Estadioaren izena ez litzateke aldatuko, futbol zelai nagusiarena bakarrik. Jabea udala denez, proposamena udalari luzatuko diote eta honek eskaera aztertuko du. Mitxel Badiola Urolaren historiako goleatzaile handiena da: 160 gol sartu zituen 279 partidatan.