
Gaur goizean Aztiriako mendi lasterketa egin dute. Emakumezkoen artean, Adirane Peñagarikano urretxuarra bigarren postuan sailkatu da. Lasterketa Lara Estebanez legazpiarrak irabazi du. Gizonezkoei dagokienez, Imanol Intza zumarragarra hirugarren postuan sailkatu da. Irabazlea Beñat Katarain izan da eta Intzaren aurretik Andoni Egiguren heldu da.