
Cristina Alfonsok Zumarragako Soraluze kaleko Bidegorri denda itxi behar du eta merkataritza munduko lagunek omenaldia egin zioten atzo. Bere dendara joan ziren beraiek idatzitako esker oneko kartelekin eta ondoren luntxa egin zuten.
Alfonsok asteazkenean itxiko du denda. Bihartik aurrera, produktu guztiak 15 euroan salduko ditu. Ia 10 urte eman ditu merkataritzan. Denda penaz itxiko du, baina atzokoak pena arintzen lagundu zion. “Ez nuen atzokoa espero eta asko poztu ninduen. Josune janari-dendako Josune Sueskunek ere antolaketan parte hartu zuen, baina ezin izan zen etorri (atzo bertan bere aita hil zen)”.