Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburua Urretxu eta Zumarragara etorriko da bihar. Urretxun, Jon Luqui alkatearekin batera, Visesak Lilibason sustatu dituen alokairuko 24 etxebizitza babestuak bisitatuko ditu. Zumarragan, berriz, Itxasok eta Mikel Serrano alkateak Forjas fabrika zaharra eraisteko obrak bisitatuko dituzte. Bertan ere alokairuko etxebizitza babestuak eraikiko dira. 44, hain zuzen ere.

Eusko Jaurlaritzak Lilibason eraiki dituen alokairuko etxebizitzak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide