Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Juantxo Martin: Zumarragan heavya, Los Angelesen DJa, Bartzelonan soinu teknikaria, Sao Paulon sukaldaria...

Zumarraga

Juantxo Martinek Euskal Herriko lehen grindcore taldean jo zuen, musika talde ezagunentzat eta La Fura dels Baus taldearentzat soinu teknikari lanak egin ditu, Los Angelesen DJ lanak egin ditu, Brasilen sukaldaria izan da...

2025/07/22
Otamotz

Juantxo Martin Arnaezek (Zumarraga, 1972) Elektronika Industrial eta Mekatronika ikasketak egin zituen eta ondoren CAF enpresan lan egin zuen. Aurreztutako diruarekin Los Angelesera (AEB) joan zen, Soinu ingeniaritza ikastera. «Los Angelesera heldu nintzenean, ia hitz bakar bat ere ez nekien ingelesez. Baina beharko ikasi… Bankuari mailegu bat eskatu behar izan nion ikasketak ordaindu ahal izateko, baina Soinu ingeniari titulua lortu nuen munduko eskola onenean», oroitu du.

Los Angelesen hamaika bizipen izan zituen. «Los Angelesen bizi ziren euskal kazetari eta modelo baten kontaktuak pasatu zizkidaten eta Hollywood-era eraman ninduten. Garai hartan modan zegoen lokalera joan ginen. Luis XIV zuen izena. Disc-jockeyaren kabinara igo nintzen eta nik ere musika jarri nahi nuela esan nion. Hurrengo astean itzultzeko esan zidan. Musika jartzen hasi eta 10 minutura astero lan egiteko kontratatu ninduten. Nik ostegunetan lan egiten nuen eta igandetan, berriz, Fatboy Slim-ek. Fatboy Slim-ek sekulako arrakasta zuen garai hartan. Bera biraren bat egiten ari zenean, nik ordezkatzen nuen. Lokal hartara jende ezagun eta boteretsu asko joaten zen. Nik 23 bat urte nituen».

Baina Los Angelesen bizitzea oso gogorra da eta itzultzea erabaki zuen. «Ez zitzaidan hango bizimodua gustatzen. Autoa behar duzu toki guztietara joateko, bizilagunek ez zaituzte agurtzen… Ez nuen sekula indarkeriarik pairatu, baina poliziari beldurra nion. Behin downtown-era joan nintzen, rave (musika elektroniko festa) batean musika jartzera. Downtown-en etxegabeak bakarrik bizi ziren. Pelikula apokaliptiko batean nengoela zirudien, baina ez zitzaidan ezer gertatu. Etxegabe bati bost dolar eman nizkion nire autoa zaintzearen truke eta listo. Rave hura sekulakoa izan zen. 5.000 lagun inguru zeuden. Baina handiagoetan ere izan naiz. Behin Mojaveko (AEB) desertuaren erdian egin zen rave batean jarri nuen musika. Gaua zen eta denek arropa fluoreszenteak eta linternak zeramatzaten elkar ikusi ahal izateko».

Donostiako Etxekalte jazz klubean ere musika jarri zuen, Los Angelesera joan aurretik eta itzuli ondoren. Angel Katarainen estudioan eta Oteiza fundazioan ere lan egin zuen, Bartzelonara (Herrialde Katalanak) joan aurretik. «Bartzelonara diskoak erostera joaten ginen eta halako batean soinu enpresa baten aurretik pasa nintzen. Kudeatzailea hemen ingurukoa zen eta Sitges-eko (Herrialde Katalanak) kontratatu egin ninduten. Bartzelonan beste gauza askotan lan egin nuen: flamenko jaialdiak, kanpaina politikoak…».

2017ko erreferenduma gertutik bizi izan zuen. «2017an telebistan entzun zen guztia nire eskuetatik pasa zen. Izan ere, manifestazioetako eta gainontzeko ekitaldi politikoetako soinu arduraduna izan nintzen. 30 telebista kateri bidaltzen genien soinua. Bi aldeentzat lan egiten nuen. Behin 32 ordu jarraian eman nituen soinu mahaian. Nire sektorean nola lan egin dugun jakin dadin diot. Baldintzak apur bat hobetuko zirela pentsatzen dut. Dagoeneko ez dut sektore horretan lan egiten. Nire adinarekin, ezin dut».

La Fura dels Baus

Kulturaren eta ikuskizunaren munduan beste hamaika lan egin ditu. «La Fura dels Baus taldekoek beraiekin lan egiteko deitu zidaten. Naumon izeneko ikuskizun batean lan egin nuen, beraiek erositako ontzi izotz-hausle batean. Genovan (Italia) lan egin genuen, hiru hori Kulturaren Europako Hiriburua izan zenean. Inoiz egin dudan ikuskizun handiena da: milioi erdi ikusle izan ziren. La Fura dels Baus taldearekin Atenasko Joko Olinpikoetan ere lan egin nuen. Horretaz gain, Bartzelonan lokal onenetan musika jarri nuen. Bikini dantzaleku ospetsua ireki zuenarentzat lan egin nuen». Bartzelonan publizitate munduan ere lan egin zuen. «Platano de Canariasentzat egindako iragarkiarekin irabazi nuen diru gehien. Guk musika egin genuen».

Brasilen ere bizi izan da. «Brasildar batekin ezkondu nintzen eta gainera mundua ezagutzeko gogoa nuen. Gu bizi ginen tokitik gertu audio ekoiztetxe bat zegoen eta bertan lan egin nuen. Brasilek indar handia du publizitate munduan eta ehunka iragarki egin genituen. Mastercard eta Motorolarentzat, besteak beste».

Brasilen sukaldaritzan ere lan egin zuen. «Ekoiztetxeak ez zidan merezi nuena ordaintzen eta portzentaje bat eskatu nien. Eman ez zidatenez, alde egin nuen. Behin paella bat prestatu nuen ongintza elkarte batentzat eta jendeari asko gustatu zitzaion. Deitzen hasi ziren, etxeetan paellak egiteko. Lagun dirudun batek jatetxea irekitzeko dirua jarri zuen. Sao Paulon ireki genuen. Donostia zen jatetxearen izena. Euskal sukaldaritza eta Mediterraneokoa egiten genituen. Egunean 16 ordu lan egiten nituen. Nekatu egin nintzen eta utzi egin nuen. Beste jatetxe batean ere lan egin nuen, botanika ere gustuko dut…».

Musika elektroniko diskoa

Egun, bere lehen musika elektroniko diskoa ekoizten ari da. Musika beti gustatu zaio. «14 urterekin Exhibicion de Atrocidad taldean jotzen nuen. Gu izan ginen Euskal Herriko lehen grindcore taldea. Grindcore-a trash metal basatia da. Anestesia taldearekin askotan jo genuen eta oraindik ere gure maketa entzuten duten gazteak daude. Zumarragan inoiz ez didate lagundu, ordea, ez Exhibicion de Atrocidad taldean jotzen nuenean eta ez orain».

Aitarengandik datozkio musika eta soinu zaletasuna. «Aitak gitarra elektrikoak ekoizten zituen eta musika talde bat izan zuen. Ez dakit nola ikasi zuen gitarra elektrikoentzako pastillak egiten, garai hartan hemen apenas baitzegoen gitarra elektrikorik. Bere gurasoak hil zirenean, gitarrak egiteari utzi behar izan zion: ezkondu egin zen eta anaia txikiaz arduratu zen. Orbegozo eta Fagor enpresetan lan egin zuen, baina Elektronika ikasketak egin zituen posta bidez eta irrati eta telebista salmenta eta konponketa negozioa ireki zuen Zumarragako Urdaneta kalean: Radio Martin. Autoetako irratiak eta bozgorailuak ere jartzen zituen. 12 urte nituenean, eskolatik atera eta aitari laguntzen nion autoetako irratiak desmuntatzen».

 

1980ko hamarkada hasieran, bere aitarekin, Radio Martineko tailerrean (Pako Vierbucherrek zaharberritutako argazkia).

1989an, Exhibicion de Atrocidad taldeak Zumarragan eman zuen kontzertu batean.

Berlinen.

Soinu teknikari lanetan, Bartzelonako musika jaialdi batean.

Santa Coloma de Gramaneten, kontzertu batean.

Santosen (Brasil) paella bat prestatzen.

Sao Pauloko (Brasil) Almodovar jatetxean.

Sao Pauloko Almodovar jatetxean.

Sao Pauloko Almodovar jatetxean.

Salarduko (Herrialde Katalanak) jaialdian, Nashville-ko (AEB) Farewell Angelina country taldekoekin.

‘Moure el Mon’ ikuskizuna, Bartzelonan. Martinek ikuskizun horretan lan egin zuen.

‘Mural Sonoro’ ikuskizuna Madrilen. Martinek ikuskizun horretan lan egin zuen.

‘Mural Sonoro’ ikuskizuna Sevillan. Madrilek ikuskizun horretan lan egin zuen.

Bartzelonako Sala Oval aretoaren buru.

Sao Pauloko Donostia jatetxea.

Sao Pauloko Donostia jatetxea.

Juan Martin (erdian), Juantxo Martinen aita, bere musika taldearekin, Ordiziako pilotalekuan 1960ko hamarkadan.

Exhibicion de Atrocidad taldearen karikatura.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Legazpi auzoko bizilagunen bazkaria

2025/07/23
Zumarraga
2

Juantxo Martin: Zumarragan heavya, Los Angelesen DJa, Bartzelonan soinu teknikaria, Sao Paulon sukaldaria...

2025/07/22
Zumarraga
3

Lilibasoko alokairu babestuko etxebizitzetara bisita

2025/07/23
Urretxu eta Zumarraga
4

Eñaut Elorrietak Antioko Musikaldian abestuko du

2025/07/24
Zumarraga
5

Badi orrazi fabrika botatzen ari dira

2025/07/23
Zumarraga
6

Denis Itxaso sailburuak Lilibasoko babestutako etxebizitzak eta Forjaseko eraistea bisitatuko ditu bihar

2025/07/22
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT