
Urteroko moduan, irailean kontzertuak izango dira Antion. Antioko Musikaldiko lehen kontzertua Eñaut Elorrietak egingo du, irailaren 6an. Ateosteko bira lana aurkeztuko du. Irailaren 13an Euskadi Brass taldeak joko du, irailaren 20an Cuarteto Iberia laukoteak eta irailaren 27an Elena Sancho sopranoak eta Teodora Oprisor pianojoleak. Kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira. Autobus zerbitzua egongo da: 19:00etan Elizkaletik abiatuko da.
Beti bezala, azken kontzertua Igartubeitin izango da. Urriaren 4an, 18:00etan, Sagel taldeak joko du.