
Egunotan Hatortxu Rock jaialdiaren azken edizioa ospatzen ari dira Lakuntzan (Nafarroa). Gaur (larunbata) Euskal Herriko elektrotxarangen topaketa egingo dute eta bertan Urretxu eta Zumarragako Joseto ta Alayak elektrotxarangak jo du.
Joseto ta Alayak elektrotxaranga 2019an sortu zen. Joseto Anayak erromeria taldeko kide batzuk Hendaian presoen alde futbol-7 txapelketa antolatzen dutenekin elkartu ziren sagardotegi batean eta azken hauek elektrotxaranga bat behar zutela esan zieten. Beraiek jotzea erabaki zuten. Hurrengo kontzertua geltokietako jaietan izan zen, hilabete beranduago. Egun 10-11 kide dira.