
Angela Lozano Landartek eta Adolfo Benitez Godoyk beraien ezkontzaren 50. urteurrena ospatu zuten atzo (larunbata). Urteurrena ostegunean izan zen.
Landart Artiz auzoan jaio zen eta ondoren familia Etxeberrira joan zen. Badi orrazi lantegian lan egin zuen. Benitez, berriz, Valle de la Serenan (Badajoz, Espainia) jaio zen. Nerabezaroan Legazpira etorri zen, izeba baten etxera. Eraikuntzan lan egin du.
Casinoko eta Sol y Luna dantzalekuko dantzaldietan ezagutu zuten elkar. Ezkondu zirenean, Ipintzan bizi izan ziren. Ondoren, San Martinen. 1990tik Eitzagan bizi dira. Bi seme (Ines eta Txema) eta lau biloba (Alba, Paula, Ayshane eta Unax) dituzte.