
Atzo goizean Getaria-Zarautz itsas zeharkaldiaren 53. edizioa egin zuten. Parte hartzaileen artean, urretxuarrak eta zumarragarrak ere izan ziren. Herritar onenak Iñaki Ginea Ormaetxea eta Iraide Delgado Zarandona urretxuarrak izan dira. Gizonezkoen artean, Gineak 35 minutu eta 21 segundo behar izan ditu 2.850 metroak osatzeko eta 38. postuan sailkatu da. Emakumezkoen artean, Delgadok 51 minutu eta 50 segundo behar izan ditu eta 386. postuan sailkatu da.
Horra hor herritar guztien denborak eta sailkapenak.