Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Hirigintza

Dendartean eta Bitartean elkarteek alegazioak aurkeztu dituzte Bengoleako HAPOaren aldaketaren aurka

Urretxu eta Zumarraga

Bi erakundeek salatu dute supermerkatu handi baten proiektuak kalte egingo diola tokiko merkataritzari eta ez datorrela bat interes orokorrarekin.

Bengoleako lur eremua.
2025/08/04
Otamotz

Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Elkarteen Elkargoak eta Bi-Tartean elkarteak alegazioak aurkeztu dituzte Urretxuko Udalak 2025eko maiatzaren 28an hasiera batean onartu zuen Bengoleako 17.1 azpi-eremuari buruzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualaren aurrean. Proiektuak supermerkatu handi bat ezartzeko aukera irekiko luke hiri-nukleo erresidentzialetik kanpo.

Bi erakundeek azaldu dutenez, aldaketak hainbat arrazoi direla medio sortu du haien aurkakotasuna. Nabarmendu dutenez, 2019ko ekainaren 27ko 10/2019 Legea urratzen du, lege horrek debekatzen duelako formatu handiko elikadura-supermerkatuak hiriguneetatik kanpo kokatzea. Horrez gain, “hiri-antolamendu neurrira” egindako kasu baten aurrean gaudela salatu dute, Bengoleako lurzati bati tratamendu berezi eta pribilegiatua emanez.

Bestalde, gogorarazi dute ez dagoela interes orokorrik edo justifikaziorik 2021ean onartutako HAPOaren irizpideak aldatzeko; plan horrek tokiko merkataritza indartzea eta adineko biztanleei gertuko zerbitzua eskaintzea zuen helburu nagusi. Aurkeztutako Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa ere eskas geratzen dela kritikatu dute, ez baititu behar bezala aztertzen lurzoruaren kalitatea, zarata eta trafikoaren igoera bezalako alderdiak. Gainera, aldaketak plusbalio urbanistikoak ekarriko lituzke lurzatiaren jabeen alde, komunitatearen onurarako beharrezkoak diren konpentsaziorik gabe.

Tokiko merkataritzaren aldeko bi erakundeek desadostasuna adierazi dute Udalarekin, erabakia merkatarien iritzirik kontuan hartu gabe hartu delakoan. Haien ustez, supermerkatu handi batek tokiko saltokietan eta herri eredu osoan izango duen eragina oso handia izango da.

Amaitzeko, Dendartean eta Bi-Tartean elkarteek Udalari eskatu diote ez dezala aurrera egin HAPOaren aldaketa puntualaren onarpenarekin eta alegazio-prozesuan bi elkarteak interesdun gisa aintzat hartzea.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Euskal kultura ospatzera Estatu Batuetara

2025/07/30
Urretxu eta Zumarraga
2

Dendartean eta Bitartean elkarteek alegazioak aurkeztu dituzte Bengoleako HAPOaren aldaketaren aurka

2025/08/04
Urretxu eta Zumarraga
3

Aspaceren zentro berriak uda ondoren irekiko ditu ateak

2025/08/04
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT