Eskaintza 4 urteko haurrei ere zabalik dago.

Irrintzi dantza taldeak ireki du 2025/26 ikasturterako izen-ematea, eta zehaztu ditu entsegu egunak eta orduak. Ikastaroak 4 urtetik gorako haurrei daude zabalik.
Taldea sortuz gero, 4 urteko haurrek Zelai Arizti kultur etxean entseatuko lukete, 17:00etatik 18:00etara. eta 5 urtetik aurrerakoek, Lizeoko gimnasioan, 15:45etik 17:00etara. 4 urteko haurren taldea sortu ezean edo txikia izanez gero, larunbatetan entseatuko lukete, beste guztiekin batera.
Izena emateko galdetegi bat prestatu du Irrintzik, eta irrintzidantzataldea@gmail.com helbidera idatzita, edo taldearen irrintzidantzataldea instagram kontuaren bidez ere eman egin daiteke.