Jon Luqui alkateak lore sorta bat eskaini dio Iparragirre plazan dagoen estatuari, Urretxuko artistari omenaldi modura.

Gaur, abuztuak 12, 205 urte bete dira Joxe Mari Iparragirre Balerdi artista jaio zela, eta Urretxuko Udalak urteurren hori gogora ekarri nahi izan du, udaletxea bera kokatuta dagoen Iparragirre plazako estatuari lore eskaintza bat eginda.
Jon Luqui alkateak egin dio eskaintza, omenaldi modura.
ARGAZKIAK: Urretxuko Udala