Gaurko iragarpenen arabera, tenperaturak baxuagoak izango dira, eta arratsaldean zaparrada trumoitsuak egin ditzake.

Beroak ederki astindu zuen atzo, eta tenperatura oso altuak neurtu ziren, iragarpenak betez. Euskalmetek Zumarragako Aitzun duen estazio meteorologikoan jasotako datuen arabera, eguneko tenperatura altuena 38,6 gradukoa izan zen, eta 14:10ean erregistratu zen. Goierriko maximoa 41,7 gradukoa izan zen, 13:50ean Beasaingo Estanda estazioan neurtutakoa.
– Beasain-Estanda: 41,7º (13:50ean)
– Zaldibia-Amundarain: 41,5 º (14:00etan)
– Zegama: 39,7º (13:40ean)
– Ataun-Agauntza : 39:4º (13:20ean)
– Zumarraga-Aitzu: 38,6º (14:10)
Gaur, freskoago
Atzoko tenperaturekin alderatuta, gaur beroak atsedena hartu duela esan daiteke. Euskalmeten iragarpenen arabera, tenperatura nabarmen jaitsiko da, eta goizetik nabaritzen da hori, nahiz eta balio altuenak 31 eta 34 ºC artera iritsiko diren.
Goierrin zerua tarteka hodeitsu dago goiz-goizetik, eta egunaren bigarren partean zaparrada trumoitsuak bota ditzake, Euskalmetek aurreratu duenez.