Industria hondakinak birziklatzeko lantegia jarriko dute martxan Urretxuko pabiloi horretan.

Hondeamakinak lanean hasita daude Kaminpen, Calcinor enpresa hartuko duen eremua prestatzeko. Industria hondakinak birziklatzeko lantegia jarriko dute martxan Urretxuko pabiloi horretan eta inguruan.
Gipuzkoako Zepa Siderurgikoa S.L. taldeko kide den Calcinor enpresak 20.ooo metro koadrotik gorako eremua erosi zuen Zumarragako eta Urretxuko lurrak hartzen dituzten ArcelorMittalen pabiloi zaharretan, eta Kapinpeko galdategian industriak hondakinak birziklatzeko planta bat jarriko dute martxan. Hain zuzen, altzairutegietako eta obretako materiala birziklatuko dute. Lehen lanak hasi dira.
BIDEOA: Gotzon Aranburu