Azokan egindako erosketen ticketa izen bereko aplikaziora igota, hainbat sari irabazteko aukera izango dute erosleek.

Zumarragako Udalak azokako erosketak indartzeko martxan jarritako ZB Azoka kanpainak martxan jarraitzen du abuztuko larunbatetan ere. Zumarraga Berrikusi aplikazioaren bidez gauzatzen ari da ZB Azoka kanpaina, eta azokan egindako erosketen ticketa bertara igotzean datza, sariak irabazteko.
Zenbat eta parte-hartze gehiago pilatu, sariak irabazteko aukera handiagoak daude. Hil honetan, azokako hiru erosketa orga eta hamar poltsa berrerabilgarri handi zozkatuko ditu udalak.
Parte hartzeko jarraibideak
Zumarragako Azokan egindako erosketaren ticketa Zumarraga Berrikusi aplikaziora igo behar da, eta horrela eginda, automatikoki parte hartzen da hileko zozketan.
Automatikoki parte hartuko duzu hileko zozketan.
Kanpaina hau 2026ko urtarrilera arte luzatuko da, eta horrekin, Zumarragako Udalak kontsumo-eredu hurbil, jasangarri eta tokiko ekonomiaren aldeko apustua berretsi nahi du. Horregatik, herritar guztiak animatzen ditu azokan erostera, baita abuztuan ere.