
Ostadar Mendi Taldeak irailaren Frantziako Pirinioetara irteera antolatu du, irailaren 13 eta 14rako. Campan eta Lesponne ibarretan ibiliko dira, Bagneres de Bigorretik gertu.
Lehenengo egunean, Casque de Lheris (1.595 m) mendia igoko dute eta Theilet eta Ordincede parajeak ezagutuko dituzte. Campan bailarako aterpetxe batean atseden hartu ondoren, igandean Lac Bleu ikusgarria bisitatuko dute, Pirinioetako sakonena. Bizourtere (2.311 m) igotzeko aprobetxatuko dute Chiroulet-etik ibilbide biribil polit batean.
Bi ibilbideak 15 bat kilometrokoak dira eta 1.250 metroko desnibela dute gutxi gorabehera. Interesdunek lehenbailehen eman behar dute izena. Informazio gehiago Ostadarreko egoitzan (Zelai Arizti kultur etxea), astearte, ostegun eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara (abuztuan itxita).