Oraindik izena eman ez dutenek, irailaren 1etik aurrera eman dezakete

Zumarragako Udalak 80 Urteko Pertsonen Eguna ospatuko du. Bazkaria irailaren 25ean izango da, 14:00etan, Euskadi plazako arkupeetan. Udalerriko adinekoak omentzea helburu duen ekitaldi horrek oso harrera ona izan du. Gonbidapenak apirilean bidali ziren eta 170 lagunek eman zuten izena. Gainontzekoek oraindik ere izena emateko aukera dute: irailaren 1etik 18ra, 11:00etatik 12:30era, Gure Txokoko hirugarren solairuan.