Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Goierri Kirol Elkarteko boleibol eta areto futbol sailen gutuna

Urretxu
2025/09/01
Otamotz

Goierri Kirol Elkartearen areto futbol eta boleibol sailek Aldiri kiroldegiaren erabilera egutegiaren konfirmaziorik ez dutela salatu dute. Horra hor Otamotzera igorri duten gutuna.

Urretxuko alkateari,
aurtengo ekainaren 9an, Goierri Kirol Elkarteko boleibol eta areto futbol sekzioek Urretxuko kirol teknikariaren emaila jaso genuen bere lanpostua uzten zuela esanez. Bi sekzioek harridura handiz jaso genuen berri hori, berarekin lan egin ondoren ez baikenuen espero halakorik. Egindako lana eta gurekin izandako jarrerarengatik eskerrak eman genizkion, baita etorkizuneko lanean zortea opa ere. Hau horrela, eta denboraldi berriaren prestaketekin hasi behar ginela ikusita, udalaren informazio ofizialaren zain gelditu ginen. Baina, hau, ordea, ez zen iritsi.
Emaila jasotzen ez genuela ikusita, ekainaren 16an beste email bat idatzi genion Urretxuko Kultur sailari kirol teknikariaren lan uztearen albistea izan genuela esanez, baina udaletxetik ez genuela konfirmazio ofizialik. Ekainaren 23an eta uztailaren 1an beste bi email idatzi genituen erantzunaren zain jarraitzen genuela esanez. Erantzunik ez genuen jaso.
Emailak erantzuten ez zizkigutela ikusita, uztailaren 11n bi sekzioek idatzi formal bat aurkeztu genuen udaletxean gure kezka argitzeko asmoarekin. Idatzia sartu ondoren, uztailaren 17an deia jaso genuen uztailaren 22an bilera edukiko genuela esanez. Uztailaren 22ko arratsaldean bilera izan genuen eta, gure aldetik, gure kezkak zein ziren eta denboraldi berriaren antolaketa eta eskaerak aurkeztu genituen. Udalak entrenamenduekin hasi gintezkeela esan zigun, baina inongo konfirmaziorik gabe ordutegi aldetik. Hurrengo astean beste bilera bat izango genuela esan eta deia jasoko genuela esan ziguten. Oraindik dei horren esperoan gaude…
Iraila hasieran gaude eta berdin jarraitzen dugu, sekzio guztien artean oraindik egutegi formal bat finkatu gabe. Jada antolatutako gai asko konfirmatu gabe ditugu, horien artean adiskidetasun partidak eta baita ligako ordutegiak ere. Ezin dugu horrela jarraitu, ez baitakigu gure entrenamendu edo partida egunetan kiroldegia libre edukiko dugun edo ez. Aurreko urteetako koordinazioa nahiko eskasa izan bada, aurtengoa jada onartezina da. Sekzio guztien entrenamenduen eta partiden ordutegien koordinazioa gaur gaurkoz egina egon beharko luke. Ez dago koordinaziorik, ez dago fundamenturik.
Hau guztia gutxi izango ez balitz, udal gobernuko kirol zinegotziak ez duela jarraituko iritsi zaigu. Hau, aurrekoa bezala, kanpotik, udaletxetik ezer formala jaso gabe.
Hau guztia ikusita, zera eskatzen dugu: batetik, udaletxearekin hartu emana naturala izatea, bidaltzen diren emailak erantzutea, eta ematen diren aldaketen berri izatea. Bestetik, kirol instalazioak erabiltzen ditugun sekzio guztien artean bilera bat egitea, arduradun batekin, urteko egutegia finkatu eta koordinazioa sortzeko. Azkenik, urtean zehar bilera formalak antolatzea, sekzio guztien arteko balorazioak eta beharrak aintzat hartzeko.
Egoera hau konponduko delakoan,
agur bero bat.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Antiok serora eta taberna zituenekoa

2025/08/28
Zumarraga
2

Oasis taldearen inguruko festa Huts tabernan

2025/08/30
Zumarraga
3

Andoni Gutierrez: astelehenetik ostiralera abokatua eta asteburuetan elektrotxarangako abeslaria

2025/08/29
Urretxu eta Zumarraga
4

Goierri Kirol Elkarteko boleibol eta areto futbol sailen gutuna

2025/09/01
Urretxu
5

Urretxuko Donardegi baserriak eta Zumarragako Olarte baserriak sari asko lortu dituzte Gipuzkoako limusin behien txapelketan

2025/09/01
Urretxu eta Zumarraga
6

Irimo Bizirik plataformak Trekutz Eguna antolatu du irailaren 13rako

2025/09/01
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT