
Irimo Bizirik plataformak Trekutz Eguna antolatu du irailaren 13rako, zentral eolikoaren egitasmoa zertan den ezagutzera emateko. Ekitaldi ugari antolatu dituzte. Hasteko, mendi irteera egingo dute. Antzuolarrak 09:00etan abiatuko dira eta urretxuarrak eta zumarragarrak 09:30ean (Santa Barbaratik). 10:15ean ibilaldi gidatua egingo dute Trekutzetik abiatuta, ornitologo batekin. 12:45ean Urretxu-Zumarragak eta Antzuolak desafioa jokatuko dute Trekutzen. 14:30ean denek elkarrekin bazkalduko dute eta ondoren Harrikada taldeak kontzertua egingo du.
Edari zerbitzua egongo da. Bazkarirako txartelak Antzuolako Aitz Garbi tabernan eta Urretxuko Apatxe eta Osaba tabernetan jarri dituzte salgai. Helduek 17 euro ordaindu behar dute eta haurrek 10.