
Larunbatean, 19:30ean, The Last Hidden Fox talde bilbotarrak kontzertua egingo du Zumarragako Urzubi tabernan. The Last Hidden Fox americana music estiloko taldea da: rocka, folka, bluesa eta countrya uztartzen ditu. 2024an kaleratu zuten euren azken lana: Sunflowers at Night. Diskoak melodia sendoak, giro introspektiboak eta energia uztartzen ditu, folkaren samurtasuna eta rockaren indarra tartekatuz. The Jayhawks, Tom Petty, Simon and Garfunkel eta James Taylorren lanek taldean duten influentzia nabarmena da.