Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Urretxuarrak eta zumarragarrak Boiseko Jaialdian

Urretxu eta Zumarraga

Uztailaren 29tik abuztuaren 3ra Boiseko Jaialdia egin zuten. Pandemiak 2020koa egitea eragotzi zuenez, berezia izan zen. Euskal Herritik ehunka lagun joan ziren. Tartean, urretxuar eta zumarragar asko.

2025/09/02
Otamotz

Boise mundu osoko euskaldunen topagune izan da uda honetan eta Urretxuk eta Zumarragak hogei bat ordezkari izan dituzte. Batzuk lan kontuengatik joan dira, beste batzuk dantza egitera edo trikitixa jotzera, gehienak turista moduan… Batzuk kuadrillan, beste batzuk familiarekin… 

Antton Fernandez Tio Teronen Semeak dantza taldearekin joan zen. «Deialdi ireki bat egon zen eta bost talde aukeratu zituzten: Neomak, Gatibu, Xabi Aburruzaga, Añorgako Arkaitz dantza taldea eta gu. Jaialdiko antolatzaileek aukeratu gintuzten. Herri kirolariak eta bertsolariak ere joan ziren. Hegaldia jaurlaritzak ordaindu zuen eta antolatzaileek Boiseko unibertsitatean eman ziguten ostatu». 

Esperientzia «ederra» izan dela dio. Boiseko Oinkari dantza taldeko kideen lana azpimarratu du. «Igandero elkartzen dira. Batzuk oso urrutitik joaten dira Boisera. San Franciscoko dantzariak Zuberoako dantzak egiten ikustea oso hunkigarria izan da». Baita 4.000 lagunen aurrean dantza egitea ere. «Izotz hockey estadioan dantza egin genuen. Sekulako harrera egin ziguten. Oso hunkigarria izan zen».

Joxe Agustin Elortza, berriz, trikitixa jotzera joan zen. «Bederatzi lagun joan ginen: zazpi azkoitiar, azpeitiar bat eta ni. Lau soinujole eta bost panderojole. 20 urterekin Nevadan eta Californian izan nintzen, baina lehenengoz joan naiz Boisera. Oso gustura ibili gara. Soinua eta panderoa atera eta jendea gainera etortzen zen. Bata soinu handiarekin elkartu zitzaigun, bestea txistuarekin…». 

Mikel Peñagarikano lanera joan zen, baina aisialdirako tartea ere izan zuen, noski. EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko irakaslea da. «Errektorea, errektoreordetza eta sei ikertzaile joan ginen, Boise State unibertsitatearekin sinatutako lankidetza hitzarmen baten baitan. Bilerak egin genituen hango irakasleekin. Ea ikasleen arteko hartu-emana eta ikerketa sustatzeko balio duen». Berak eta bere emazteak bidaia turismoa egiteko ere baliatu zuten. Yellowstone-n izan ziren, besteak beste.

Lagunak bisitatzera

Mikel Iturriotz eta Iker Azpeitia ez ziren lanera joan, baina lanean bukatu zuten… «Jon Ander Campos laguna San Franciscon bizi da eta bera bisitatzera joan ginen. Furgoneta bat alokatu genuen, bidaiatzeko asmoz. Jaialdia bidean zegoenez, bi egun gelditu ginen. Oso berezia izan zen eta oso ondo pasa genuen. Hango txosnan lan egin genuen, txorizoa eta kroketak prestatzen». Jaialdiaz gozatzeaz gain, Yosemite, Tahoe, Yellowstone, Grand Teton, Las Vegas eta sekuoien parkea bisitatu zituzten, besteak beste.

Sara Bidarte eta Josu Etxaniz ere lagunak bisitatzera joan ziren Amerikako Estatu Batuetara. Houston-en lan egiten ari den Irati Sanchez eta bere mutil-laguna bisitatzera, hain zuzen ere. Sanchez eta bere mutil-laguna (Endika Caño gasteiztarra) iazko uztailean joan ziren Amerikara eta datorren urteko ekainean itzuliko dira. Baliabide gutxi dituzten ikasleei eskolak ematen dizkiete. «Josuk Montanan ikasi zuen eta bertara itzultzeko asmoa zuen. Boisen elkartzea erabaki genuen», azaldu du Sanchezek.

Jaialdia asko gustatu zitzaien. «Amerikako Estatu Batuetara aspaldi joandako jendeak Euskal Herria, euskal kultura eta euskara nola maite dituzten ikustea txundigarria da. Bertso eskola online egiten dute, adibidez. Astero saio bat egiten dute, elkarrengandik oso urrun bizi diren zortzi lagunek. Oso deigarria iruditu zitzaidan».

Jasone Camara eta bere senarra Xiker eta Xanet semeekin joan ziren. Camara musikaria da eta duela 17 urte Juan Mari Beltranekin izan zen Amerikako Estatu Batuetan. «Boise ezagutzen nuen eta familiarekin itzultzeko asmoa nuen. 2020an joan behar ginen, baina ezin izan genuen, pandemia zela eta. Aurten lortu dugu. Seattle, Boise eta New York-en izan gara. Urtero bidaia handi bat egiten saiatzen gara», esan du.

Jaialdia asko gustatu zitzaion. «Horrenbeste euskaldun aurkitzeak harritu egin gintuen. Euskaraz hitz egiten entzun eta zuregana etortzen ziren. Lehen egunean Australiako euskaldun batekin hitz egin genuen. Herriko jendea ere ikusi genuen».

Horien artean, Aitziber Aierdi eta bere alabak: Uxue eta June. «Ateak Ireki programan parte hartu genuen. Maizpidera euskara ikastera etorri zen euskal jatorriko neska bat etxean hartu genuen, Isabel Kesling, eta aurten bere etxera gonbidatu gaitu. Bi aste eman ditugu Boisen, bertako bizimodua egiten». Jaialdikoa sekulako esperientzia izan dela dio. «Etxean geundela zirudien. Oso hunkigarria izan zen».

Rafa Zabalo, berriz, zegamarrez eta ondarrutarrez osatutako talde batekin joan zen. «Aspalditik nuen joateko gogoa. Lagun baten laguna joatekoa zela jakin nuen eta nik ere izena eman nuen. Taldeko bat, Scott, Oñatira etorri zen 1974an eta ondoren ondarrutar batekin ezkondu zen. Boisen, bere lehengusu baten etxean egon ginen. Jaialdia asko gustatu zitzaigun. Aktibitate asko zeuden eta Scott omendu zuten, gainera».

Jaialdian parte hartzeaz gain, hainbat toki bisitatu zituzten: New York, Yellowstone, San Francisco, Yosemite…

Aitziber Aierdi eta bere alabak, Isabel Kesling-ekin, Boiseko aireportuan.

Aitziber Aierdi eta bere alabak, Isabel Kesling-en familiarekin.

Aitziber Aierdi hainbat lagunekin. Ezkerrekoa Enetz Iturbe zegamarra da, Joseba Iturbe zumarragarraren semea.

Antton Fernandez, Tio Teronen Semeak taldeko lagunekin, Boiseko izotz hockey estadioan.

Antton Fernandez, ikuskizunean parte hartu zuten gainontzeko dantzariekin.

Antton Fernandez, Tio Teronen Semeak taldeko lagunekin.

Antton Fernandez, Tio Teronen Semeak taldeko lagunekin.

Antton Fernandez, Tio Teronen Semeak taldeko lagunekin, Boiseko izotz hockey estadioan.

Antton Fernandez, Iker Azpeitia, Jon Ander Campos eta Mikel Iturriotzekin.

Iker Azpeitia, Mikel Iturriotz eta Jon Ander Campos, txosnako lanetan laguntzen.

Joxe Agustin Elortza, Azkoitiko eta Azpeitiko trikitilariekin.

Joxe Agustin Elortza, jatetxe bateko sarreran.

Elortza eta gainontzeko trikitilariak, euskal artzainen karroen erakusketan.

Irati Sanchez, Endika Caño, Sara Bidarte eta Josu Etxaniz, euskal etxearen aurrean.

Jasone Camara, Asier Uriarte eta beraien semeak, Boiseko ikastolaren sarreran.

Jasone Camara, Asier Uriarte eta beraien semeak, Boiseko ikastolan.

Mikel Peñagarikano eta bere emaztea, Jaialdian.

Rafa Zabalo, zegamarrekin eta ondarrutarrekin, Boiseko aireportuan.

Zabaloren taldea, euskal etxean.

Zabalo eta Elortza.

Zabalo eta Iturbe.

Zabalo, Realaren lagun taldearen aurkezpenera joan zen Zuhaitz Gurrutxagarekin.

Zabalo, Imanol Pradales lehendakariarekin.

Amerikako Estatu Batuetara joandako euskaldun baten soinu txikia.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Oasis taldearen inguruko festa Huts tabernan

2025/08/30
Zumarraga
2

Urretxuarrak eta zumarragarrak Boiseko Jaialdian

2025/09/02
Urretxu eta Zumarraga
3

Goierri Kirol Elkarteko boleibol eta areto futbol sailen gutuna

2025/09/01
Urretxu
4

Andoni Gutierrez: astelehenetik ostiralera abokatua eta asteburuetan elektrotxarangako abeslaria

2025/08/29
Urretxu eta Zumarraga
5

Urretxuko Donardegi baserriak eta Zumarragako Olarte baserriak sari asko lortu dituzte Gipuzkoako limusin behien txapelketan

2025/09/01
Urretxu eta Zumarraga
6

Irimo Bizirik plataformak Trekutz Eguna antolatu du irailaren 13rako

2025/09/01
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT