%22tik %33ra pasa da 2023tik 2025era

Ikasle zaurgarrien indizeak nabarmen egin du gora gure bi herriotan. Indize horrek zaurgarritasun sozioekonomiko egoeran dauden ikasleen portzentaia adierazten du. Urretxun eta Zumarragan %22tik %33ra pasa da 2023tik 2025era. Orokorrean behera egin du, baina eremu populatuenetan ez da jaitsi. Urretxu eta Zumarraga egoera larriena bizi duten erkidegoko eremuen pare daude ia: Bilboko Ametzola-Iralabarri-Errekaldeberrin %39,3koa da, Bilboko Otxarkoaga-Santutxu-Txurdinaga-Begoñan %36,8koa, Sestaon %36,3koa, Ermuan %35,9koa eta Gasteizko 2. eremuan %34,4koa. Urretxu eta Zumarragako indizea Gipuzkoako okerrena da.