
Zumarragako Udalak Elkarteen Azoka eta Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu ditu.
Elkarteen Azoka irailaren 12an izango da, 09:30etik 14:00etara, plazan. Aspace, AGI, Bihotzez, Mugarik Gabeko Arkitektura, ONCE, Arnasa, Esku Hutsik eta Nagusilan elkarteek parte hartuko dute. Beraien lanaren berri emango dute eta eskulan saioak eta jolasak antolatuko dituzte bisitarientzat. Batxilergoko ikasleek, helduen eskolak, eguneko arreta zerbitzuak eta Argixao zentroko erabiltzaileek parte hartzea espero da.
Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna abenduaren 5ean da. Udalak pankarta lehiaketa antolatu du egun hori iragartzeko. Pertson bakoitzak bi lan aurkeztu ditzake. Pankartek boluntariotza irudikatu behar dute. Irabazleak 280 euro eta Bi-Tartean elkartearen 100 euroko erosketa bonua jasoko ditu. Lanak Zelai Arizti kultur etxean aurkeztu behar dira, urriaren 24ko 13:30ak baino lehen. Epaimahaiak azaroaren 14an emango du erabakiaren berri.