Informazio panel berriak jarriko dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundiak informazio panel berriak jarriko ditu igande gauean AP-636 (Beasain-Bergara) errepideko hiru puntutan
Hori dela eta, Urretxuko biribilgunearen sarrerako eta irteerako adarrak, 12,000 kilometro puntuan, itxita egongo dira 23:00etatik 00:30ak arte.
Era berean, 01:00etatik 03:00etara itxita egongo da Ormaiztegi eta Zumarraga arteko zatia, Bergarako noranzkoan, 5,000 eta 10,000 kilometro puntuen artean.
Azkenik, 03:00etatik 04:30era, itxierak Antzuolako biribilgunean 15,400 kilometro puntuan izango du eragina.
Alternatiba gisa, GI-2632 eta GI-632 errepideak erabiltzea gomendatu aldundiak. Lanak gauez egingo dira, trafikoan ahalik eta gutxien eragiteko.