
Adirane Peñagarikano Esteibarrek Usurbera igoera irabazi du gaur Beasainen. Parte hartzaileek 4,7 kilometroko eta 446 metroko desnibeleko ibilbidea egin dute. Peñagarikanok 27 minutu eta 19 segundo behar izan ditu. Bigarren postuan Oihana Zubillaga Blanco (0:28:09) sailkatu da eta hirugarrenean Amaia Insausti Izagirre (0:28:20).