
Agiñako Oleta elkarteko bazkideek elkartearen 50. urteurrena ospatu zuten atzo. Hasteko, bazkideei harrera egin zieten eta hagin bat landatu zuten. Ondoren, Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak bertso saioa zuten eta trikitilariek auzoa girotu zuten. Herri kirol saioa ere izan zen, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi aizkolarien eskutik. Bazkaldu ondoren, elkarteari buruzko dokumentala eman zuten. Bukatzeko, Oilar Beltzak taldeak kontzertua egin zuen.