
Atzo arratsaldean aldundiko Kultura sailak karikatura erakusketa ireki zuen Zelai Arizti kultur etxean. Telesailen inguruko Crossover jaialdiaren baitan egindako erakusketa ibiltari honetan, telesail ezagunetan oinarritutako marrazkiak ikus daitezke. Josu Maroto urretxuarraren, Mikel Anteroren, Dei Gaztelumendiren, Unai Gaztelumendiren eta Lindsay Olivaresen lanak, hain zuzen ere. Erakusketa hilaren 30a arte egongo da Zumarragan. Gainera, hilaren 17an Mariola Cubells eta Maria Guerra kazetariek telesailei buruzko hitzaldia egingo dute.