
Urola Eskubaloi Klubak Joseba Azpiazuren omenezko txapelketaren 11. edizioa egingo du bihar (larunbata). Azpiazu klubeko delegatua eta oso pertsona estimatua izan zen.
Ekitaldia Ispilla kiroldegian izango da. Bi norgehiagoka jokatuko dira: 16:15ean emakumezkoen senior taldeak jokatuko du eta 18:00etan gizonezkoen senior taldeak.
Ekitaldiaren helburua Josebaren ibilbidea, konpromisoa eta klubarekiko maitasuna aitortzea du helburu.