
Zumarragako Udaleko Gazteria sailak Zumarragako Gazte Jaialdia egingo du herriko eta inguruko artista gazteei bultzada emateko. Parte hartu nahi duten artistek hilaren 27a baino lehen eman behar dute izena. Bestalde, herritarrek ezagutzen dituzten artistak proposatzeko aukera dute. Jaialdia azaroaren 8an izango da, 18:30etik aurrera, Izazpi auzoko kantxan. Jaialdiak lauzpabost kontzertu izango ditu. Bizpahiru Zumarragako taldeenak eta beste bat edo bi inguruko herrietako taldeenak.
Izena emateko gazteria@zumarraga.eus helbidera idatzi behar da. Mezuan taldearen izena, taldekideen izen-abizenak eta harremanetarako datuak jarri behar dira.
Egitasmo hau Gazte Planaren baitan egindako diagnostiko parte hartzailearen fruitua da.