
Mugikortasunaren Europako Astearekin bat eginez, aldundiko Mugikortasuneko departamentuak herritarren bizikletak konponduko ditu bihar (asteartea) Zumarragan: 10:30etik 14:00etara, Euskadi plazan. Horretaz gain, Mugi txartela ateratzen lagunduko dute. Tailerrera hurbiltzen direnek bi bizikleten zozketan parte hartuko dute. Baita Mugi txarteletan 20 euroko balioa duten 60 birkargen zozketan ere. Helburua desplazamendu ohitura jasangarriak eta osasungarriak sustatzea da.