
Larunbatean Trekutz Eguna egin zuten, zentral eolikoaren aurka aurkeztutako alegazioak zertan diren ezagutzera emateko. Irimo Bizirik plataformak ekitaldi ugari antolatu zituen: ibilaldi gidatua, Urretxu-Zumarraga eta Antzuolaren arteko desafioa eta bazkaria, besteak beste. Desafioan antzuolarrak nagusitu ziren. Urretxun Meaka izenarekin ezagutzen den tokiari Antzuolarrek Trekutz deitzen diote eta desafioan toki horren izendapena zegoen jokoan. Antzuolarrak nagusitu zirenez, hurrengo urtebetean Trekutz deituko zaio.