Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Hasieran Tino, gero Bolo-Bolo... eta urriaren 2tik aurrera?

Zumarraga

Laritza Perezek Zumarragako Bolo-Bolo kafetegia hartu du. Urriaren 2an irekiko du, beste izen batekin. Kolonbiar jatorriko zumarragar honek esperientzia handia du ostalaritza munduan.

2025/09/16
Otamotz

Soraluze 7ko kafetegia Zumarragako historikoetako bat da. Ortiz-Revuelta familiak ireki zuen, 1983an. 2024an uztea erabaki zuten eta Ainhoa eta Eider Plazaolak hartu zuten. Bolo-Bolo izena jarri zioten. Hauek ere utzi egin dute eta urriaren 2an Laritza Perezek irekiko du, beste izen batekin. Perezek esperientzia handia du ostalaritza munduan.

Perez 1987an jaio zen Barranquillan (Kolonbia). Duela 20 urte etorri zen Euskal Herrira. «Donostiara etorri nintzen, nire bikote ohia bertan bizi zelako. Bertan lau hilabete eman nituen. Ondoren, Zumarragara etorri nintzen. Izan ere, bikote ohiak Sarralden lan egiten zuen eta egunero Urretxura etortzea denbora galtzea zen». Oso gustura dago Urretxu-Zumarragan. «Hemendik ez nau inork mugituko. Hemengo jendeak oso ondo hartu ninduen eta oso harreman ona dut jendearekin. Hona etorri nintzenetik, ez dut beste inora joateko beharrik izan».

Hamaika lanetan aritu da. «Heldu nintzenean, gainontzeko gehienek bezala, garbitzaile lanetan eta adinekoak paseatzen lan egin nuen. Baina ostalaritzan lan egin dut, batez ere. Ostalaritzan izan nuen lehen lana Urretxuko Geltoki tabernan izan zen. Ondoren, Apain eta Kabia jatetxeetan lan egin nuen. Monterrey tabernan, Oñatin eta Bergaran ere lan egin dut. Esperientzia handia dut».

2020an, lehenengoz, taberna baten ardura hartu zuen. «Laket taberna hartu nuen. Urtarrilean hartu nuen eta martxoan pandemia heldu zen. Oso ondo hasi nintzen, baina pandemiak sekulako kaltea egin zidan. Izan ere, Laketen lan asko egiten genuen gauetan. Baina pandemian ordutegia murriztu ziguten. Egunez bakarrik ireki nezakeen eta, gainera, ezin nuen taberna bete».

Anais zena hartzea eskaini zioten eta baiezkoa eman zuen. «Gure Trena izena jarri genion. Izan ere, Urolako trena ondotik pasatzen zen eta tren hura omendu nahi izan genuen. Gainera, tabernaren izenean tren bat aipatzea niretzat ere berezia zen: taberna hura hartu nuen momentuan, tren batera igotzen ari nintzen nire familiarekin. Beraz, izena oso esanguratsua zen, bai herriarentzat eta baita niretzat ere», aipatu du.

Haurdunaldia

Gure Trena tabernan oso gustura aritu zen. «Nagusiekin, bezeroekin… oso harreman ona izan nuen. Oso esperientzia polita izan zen, baina urte haietan nire bizitza asko aldatu zen: ezkondu egin nintzen eta bi alaba izan nituen. 19 urteko seme bat ere badut. Hori dela eta, nire bizitza pertsonala eta lana uztartzea oso zaila bilakatu zen. Ordutegia dela eta, batez ere. Gainera, tabernan sukaldeaz arduratzen nintzen eta beste gauza asko ere egiten nituen. Haurdun nengoela hori guztia egitea oso zaila zen. Alaba txikia tabernan jaio zen ia… Tabernatik ospitalera joan nintzen. Jaio zenean, horrela jarraitzea ezinezkoa zela konturatu nintzen. Garrantzitsuena nire familia zen eta taberna uztea erabaki nuen», gogoratu du.

Espero baino lehenago itzuli da ostalaritza mundura. «Beste taberna bat hartzeko bizitza osoa nuela pentsatu nuen, baina ez nuen uste horren azkar gertatuko zenik! Urtebete baino apur bat gehiago bakarrik pasa da Gure Trena utzi nuenetik eta bueltan naiz berriro».

Izan ere, Bolo-Bolo oso aukera ona dela uste du. «Nire asmoa etxean jarraitzea zen. Bi urte eman nahi nituen alabak zaintzen, baina Bolo-Bolo hartzea eskaini didate eta baiezkoa eman dut. Izan ere, nire ama ondoan bizi da, ni ere bertako bezeroa naiz, eta kafetegia ondo ezagutzen dugu. Bertako lana eta ordutegia nire bizitzarekin bateragarriak direla uste dut». Aukera oso ona dela uste du eta berriro horrelakorik suertatuko den jakiterik ez dagoenez… «Etorkizunerako horrelako zerbait nahi nuen, baina ez dago jakiterik etorkizunean horrelakorik aurkituko dudan. Ilusioa egin zidan nigan pentsatzeak. Kolonbiara joan nintzen eta hilabete eman nuen pentsatzen. Azkenean, hartzea erabaki dut. Pauso hau eman beharra dut. Aukera hau baztertu eta etorkizunean nahi dudana aurkitzen ez badut? Beharbada beste zerbaitetan lan egin beharko nuke eta nagusiek ezarritako ordutegietara moldatu beharko nintzateke», azaldu du Perezek.

Beldur pixka bat du, baina animatuta dago. «Kafetegia nirea denez, ordutegia nire beharretara egokitu dezaket. Orain arte lan egin duten bezala lan egingo dut. Goizetan gosariak emango ditut eta ostiraletan pintxo-potea egingo dut. Gosariei dagokienez, tostada berriak egingo ditugu eta, Gure Trenan bezala, zuku tropikalak egingo ditugu».

Astelehenetik ostiralera 07:00etatik 14:00 aldera eta 17:30etik 20:00etara irekiko du. «Ostiraletan, pintxo-poteagatik, beranduago itxiko dut. Larunbatetan ere 07:00etan irekiko dut, azoka dela eta. 15:00etan itxiko dut eta 17:30ean berriro irekiko dut, poteoa amaitu arte. Igandetan, 08:00etatik 15:00etara».

Anais taberna hartu zuenean izena aldatu zion eta Bolo-Bolori ere izena aldatuko dio, baina «sorpresa» izango da. «Izen esanguratsua izango da niretzat. Kafetegia irekitzen dudanean jakingo da bere izena. Asmoa urriaren 2an irekitzea da, 19:00etan. Irekiera ekitaldia egingo dut, 21:00ak arte».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urretxuko jaietako sokamuturraren aurkako kontzentrazioa egin dute

2025/09/12
Urretxu
2

Jon Plazaola: "Aitatasuna nire zoriontasun handienen arrazoia da eta baita nire drama handienen arrazoia ere"

2025/09/12
Urretxu eta Zumarraga
3

Irimo Bizirik plataformak Trekutz Eguna ospatu zuen larunbatean

2025/09/15
Urretxu eta Zumarraga
4

Urretxuko EH Bildu, "Gainzuri inguruko etxebizitzen proiektuak bizi duen geldialdi egoeragatik" kezkatuta

2025/09/12
Urretxu
5

Santa Anastasia jaien arima

2025/09/11
Urretxu
6

Belokiko gurutzeko kanpaia bi aldiz hautsi dute azken egunetan

2025/09/12
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT