Igandean Goierri xake taldeko jokalariek beraien arteko txapelketako azken partidak jokatu zituzten. Ketxus Amenabar nagusitu zen, hirugarrengoz, 8 punturekin. Bigarren postuan Oier Luki sailkatu zen 7 punturekin eta hirugarren postuan Pablo Arraiza 6 punturekin. Azken honek Wilson Ramirezekin eta Iñaki Vicenterekin berdindu zuen, baina koefizientearengatik nagusitu zen.
Larunbatean, 16:00etan, Urretxuko jaietako txapelketa jokatuko da Areizaga plazan. Goierrik antolatutako txapelketa honetan nahi duten guztiek parte har dezakete. 10 minutuko partidak jokatuko dituzte.
