800 kirolari inguruk parte hartuko dute irailaren 26an Zumarragako plazan egingo den ekitaldian

Irailaren 26an, 18:15ean, Urretxu eta Zumarragako kirol taldeen aurkezpena egingo dute Zumarragako plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Beloki pilotalekuan egingo dute. Goierriren boleibol, areto futbol eta saskibaloi taldeek, Urola futbol taldeak eta Urola eskubaloi taldeak parte hartuko dute. Zumarraga Sharks kriket taldeari ere gonbidapena luzatu diote. Egitasmo honen helburua boluntarioek kirolaren eta gazteen alde egiten duten lana erakustea da.