Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Himalaiara... bizikletan ibiltzera

Urretxu eta Zumarraga

Txirrindularitza ere globalizatu egin da eta euskal txirrindulariak mundu osoko lasterketetan parte hartzen ari dira. Xabier Isasa urretxuarra eta Nicolas Alustiza zumarragarra Himalaiako itzulian izan ziren abuztuan.

2025/09/17
Otamotz

Txirrindularitza globalizatu egin da eta talde apalenek mundu osoko lasterketetan parte hartu beharra dute sailkapenean gora egiteko beharrezkoak dituzten puntuak lortzeko. Hala, txirrindularitza duela gutxi pentsaezina zen tokietara iristen ari da. Betidanik mendizaleen esparru izan den Himalaiara, adibidez. Euskaltel-Euskadi taldeak Himalaiako itzulian parte hartu zuen abuztuan, lasterketa garrantzitsuetan parte hartzeko behar dituen puntuak lortzeko. Espainiako itzulira Himalaiatik joaten baita. Eta bertan izan dira Urretxu eta Zumarragako bi txirrindulari: Xabier Isasa eta Nicolas Alustiza. 

Isasa eta Alustiza Marco Polo baino gehiagotan joan dira dagoeneko Ekialde Urrunera. «Ni aurten hiru aldiz joan naiz Asiara: Txinara, Taiwanera eta Himalaiara», azaldu du Isasak. Alustiza, berriz, bi aldiz joan da Asiara: Hainango eta Himalaiako itzulietan parte hartu du. Himalaiako itzuliaren ezaugarri nagusia altuera da: 4.000 metrotik gorako altueran aritu ziren egunero. «Lehen aldiz ibili gara bizikletan altuera horretan. Bagenekien itzuli gogorra izango zela, altueragatik batez ere, eta horrela izan da», aipatu du Alustizak.

Sierra Nevada

Altuerara egokitzeko, bertara joan aurreko hilabetean Sierra Nevadan (Granada, Espainia) izan ziren. «17 egun eman genituen 2.000 metrotik gora», azaldu du Isasak. «Baina Himalaiakoa beste mundu bat da. 2.000 metrotik 4.000 metrora sekulako aldea dago», gehitu du Alustizak. «Mundu guztia oso gaizki moldatu zen. Gu gaizki geunden, baina gainontzekoak ere gaizki zeudenez, nola edo hala moldatu ginen. Besteak ere gaizki zihoazela ikusita, ez genuen horrenbeste pentsatzen horretan», onartu du Isasak. «Dena den, beste talde batzuk gu baino astebete lehenago joan ziren Himalaiara eta hori nabaritu egin zen», gehitu du Alustizak.

Hala ere, nahiko lan ona egin zuten. «Zorte txarra izan genuen, lehen egunean Jon Aberasturi erori egin baitzen. Nik bederatzigarren egin nuen, baina gure asmoa Aberasturik etapa lehiatzea zen. Nire lana Aberasturiri laguntzea zen. Baina lehen egunean lehenengoen artean sartu nintzenez, hurrengo egunetan ere esprintetan lehiatu behar izan nuen, sailkapen nagusian ahalik eta postu onena lortzeko», azaldu du Alustizak.

Antolakuntzari dagokionez, denboraldiko okerrenetakoa iruditu zaie. «Edizio gutxi antolatu dituzte eta asko dute hobetzeko. Etapa bakoitzaren ondoren bospasei ordu egin genituen autobusean. Hori ez da beste inon gertatzen. Hotelei dagokienez, ondo zeuden. Janaria ez, ordea. Hoteletan arroza bakarrik jaten genuen, gainontzeko guztia ez baikenuen ezagutzen eta ez baikinen fio. Kontserba latak eta urdaiazpikoa eraman genituen hemendik», esan du Isasak. «Okerrena etapen ondorengo lekualdatzeak izan ziren. Autobus txikietan sartu gintuzten eta bospasei ordu behar genituen 200 kilometro egiteko, ibai ondotik zihoazen errepide estuak baitziren. Parajeak sekulakoak ziren, baina etapen ondoren lehertuta geunden eta ez zigun ilusio handirik egiten leihotik begiratzeak», gehitu du Alustizak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Hasieran Tino, gero Bolo-Bolo... eta urriaren 2tik aurrera?

2025/09/16
Zumarraga
2

Urretxuko jaietako sokamuturraren aurkako kontzentrazioa egin dute

2025/09/12
Urretxu
3

Jon Plazaola: "Aitatasuna nire zoriontasun handienen arrazoia da eta baita nire drama handienen arrazoia ere"

2025/09/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Irimo Bizirik plataformak Trekutz Eguna ospatu zuen larunbatean

2025/09/15
Urretxu eta Zumarraga
5

Urretxuko EH Bildu, "Gainzuri inguruko etxebizitzen proiektuak bizi duen geldialdi egoeragatik" kezkatuta

2025/09/12
Urretxu
6

Ketxus Amenabarrek irabazi du Goierriko xake txapelketa

2025/09/16
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT