
Mertxe Aristegi Altzelai zumarragarrak 100 urte bete zituen atzo. Udalak lore sorta bat eta Antioko litografia oparitu zizkion, bizilagun guztien izenean.
Aristegi Zumarragan jaio zen, 1925ean. Oso emakume aktiboa izan da beti eta Urretxuko Iparragirre kaleko sukalde denda batean lan egin zuen. Renfen lan egin zuen Valladolideko (Espainia) gizon batekin ezkondu zen eta ez zuten seme-alabarik izan.