
Urriaren 5ean Urretxuko mendiko bizikleta martxaren 31. edizioa egingo dute. Parte hartzaileak 09:15ean abiatuko dira Iparragirre plazatik eta bi ibilbide izango dituzte aukeran: 24 kilometrokoa (625 metroko desnibela) eta 40 kilometrokoa (1.320 metroko desnibela). Kirolprobak.com webgunean eman behar da izena. Izen-emateak 15 euro balio du.