Ate irekien jardunaldiak egingo dituzte hilaren 24, 25, 26, 29 eta 30ean Zumarragako Ispilla kiroldegian

Hilaren 24, 25, 26, 29 eta 30ean ate irekien jardunaldiak egingo dituzte Zumarragako Ispilla kiroldegian. Toki libreak dauden ikastaroetan probatzeko aukera izango da. Hainbat ikastaro antolatu dituzte: gazte igeriketa, totalfit, body balance, luzaketak, indoor txirrindularitza, pilates, core stretch, haur eta helduentzako igeriketa ikastaroak… Izena emateko 943 72 49 61 zenbakira deitu behar da edo kiroldegira jo.
Horra hor ikastaro eskaintza: