Ikasleek jaietan parte hartzeko eta euskal kultura transmititzeko proiektua egin dute Urretxu-Zumarraga Ikastolan

Urretxu-Zumarraga Ikastolak Santa Anastasia jaien egitaraua abiapuntu hartuta proiektu berezi bat garatu du. Helburua ikasleen artean jaietako ekintzetan parte hartzea sustatzea eta euskal kulturaren transmisioa garatzea izan da.
Lan honetan, jaietako ekintzak aztertu, proposamenak egin eta hainbat jarduera prestatu dituzte, herriko ohiturekin eta kulturarekin lotura estuagoa sortuz. “Ikasleak, jaietan eragile aktibo bihurtzea da gure asmoa, ez ikusle moduan bizi izatea soilik”, aipatu dute irakasleek.
Ekimenak, sormen gaitasuna, talde lana eta herri nortasuna lantzeko ere balio izan du, eta ikasleek gustura parte hartu dute. Santa Anastasia jaietan, beraien proiektuaren fruituak bertatik bertara bizitzeko aukera izango dute.