Santa Anastasia jaien barruan, Urretxuko baserrietako abelburuen lehiaketa izan da.

Santa Anastasia jaietan, gaur goizean, Urretxuko baserrietako abelburuak izan dira protagonista. Zein baino zein dotoreago jaitsi dituzte baserrietatik Abenidara, guztira 28 buru.
Irabazleak ondorengoak izan dira, arrazaz arraza.
- Limousinetan irabazlea (12 buru aurkeztu dira), Donardegiko Mikel Elgarresta.
- Frisoietan (7 buru aurkeztu dira), Agerreko Iñaki Sasieta.
- Mestizoetan (3 buru), Behibakarreko Aloña Betegi.
- Parda Alpinetan (6 buru), Beaingo Milagros Aranburu.
Apustua
Donardegi baserriko Uzturre zezenak inork baino arreta gehiago erakarri du, haren pisua asmatzeko lehiaketa egin baitute. 2024an otsailaren 7an jaio zen 58 kilorekin. Elgoibarren 2025eko Gipuzkoako txapelketan Gipuzkoako idisko onenaren saria irabazi zuen.
Gaur egun, 895 kilo pisatzen du, lehiaketan Astigarragako Ivan Latorrek asmatu duen bezala.
Egitaraua
Ekitaldi gehiago ere izango da gaur. Gaurko egitaraua ondorengoa da
- 13:00. Musika Eskolako triki-txaranga, kalejiran.
- 13:00. 22. Idi Proba Txapelketako lehen tiraldia. Bigarren tiraldia 17:30ean. Bi tiraldietako itzainak (zozketaz izendatuko dituzte txandak, pisaketaren garaian): Rafa Alegria (Bermeo), Patxi Aranbarri (Urretxu), Asier Izagirre Ipiñarrieta (Urretxu), Iker Zubillaga Igeldo (Ezkio).
- 13:15. Aukeran dantza taldearen Aiurri ikuskizuna, Gernikako Arbola plazan (euria bada, Aldiri kiroldegian).
- 16:00. Goierri K.E-ren xake txapelketa, Areizaga plazan. Izen-ematea, doan.
- 16:00. 47. Gastronomia Lehiaketaren hasiera, Gernikako Arbola plazan. Jangaia: txahal masailak itsasoko eta lurreko osagaiekin.
- 17:30. Idi probetako bigarren tiraldia.
- 18:00. Txiki-Chef sukaldaritza tailerrak, haurrentzat eta gaztetxoentzat, Gernikako Arbola plazan: taloak, gailetak eta fruta-brotxeta txokolatearekin.
- 18:30. Sokamuturra, Elizaldeko plazatxoan. 16 urtetik gorakoentzat.
- 19:30. Txistularien alardea, Iparragirre plazan (euria bada, Aldiri kiroldegian).
- 20:30. Musika txosnetan: Lasko txaranga, Mirotz, Xarma Leone eta Albina Stardust, Odik eta Dj Tintz.
- 21:00. Sukalde lehiaketako sari banaketa. Ondoren, sukaldarien eta laguntzaileen afaria.
- 23:00. Kontzertuak, Gernikako Arbola plazan: Sin Perdon eta Zea Mays.