
Atzo gauean Urretxuko jaietako kontzertua nagusia izan zen. Hasteko, Sin Perdon herriko taldeak jo zuen. Ondoren, Zea Mays talde bizkaitarrak jo zuen. Elektrizitatea kanta jo zutenean, herriko neskak igo ziren oholtzara, Aiora Renteriarekin batera abestera. Une batzuetan euria egin zuen arren, plaza bete egin zen eta bi kontzertuetan giro bikaina izan zen.