
Urretxuarrak Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira. Jaietako azken egunera indarrez gainezka heldu dira eta giroa bikaina da. 19:30etik aurrera Dirty Durum Brass Band taldeak herriko kaleak alaituko ditu eta 20:00etan dantzaldia egingo dute Gernikako Arbola plazan, musika bandarekin. Jaiak kantu afariarekin amaituko dira. 21:30ean hasiko da.