Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea
Maribel Guzman Gonzalez

"47 urte eman ditut mostradorearen atzean"

Zumarraga

Maribel Guzmanek (Zumarraga, 1962) bizitza osoa eman du merkataritzan. Azken urteak Doss arropa dendan eman ditu. Ordiziako anai-arreba batzuek hartuko dute erreleboa.

2025/09/24
Otamotz

Maribel Guzman oso gaztetan hasi zen lanean, senitarteko baten dendan. Ondoren, bere anaiarekin batera, Zumarragako Bidezar kaleko denda hura hartu zuen. Handik, Secundino Esnaola kalera joan ziren. Merkataritza oso gustuko du. Bezeroei eskerrak eman dizkie eta herritarrei erosketak herrian egiteko eskatu die.

 Zer diozu zure gurasoez?

Aita oso gazte hil zen: duela 40 urte, 48 urterekin. Amak 86 urte ditu. Aita Alcarriakoa (Gaztela, Espainia) zen eta ama Extremadurakoa (Espainia). Aita 19 urterekin etorri zen eta ama 8rekin. Aitak Orbegozon lan egin zuen. Amak, berriz, Badi orrazi fabrikan lan egin zuen ezkondu zen arte. Alargun gelditu zenean, ahizpa txikiak 9 urte zituen oraindik eta etxean gelditu zen seme-alabez arduratzeko. Lau anai-arreba gara: bi neska eta bi mutil. Ni zaharrena naiz. 

Noiz hasi zinen lanean?

16 urterekin hasi nintzen lanean, senitarteko baten dendan. Sei urte eman nituen berarentzat lanean. 1984an nire anaia Jose Luisek eta biok negozio hura hartu genuen. 22 urte bakarrik nituen! Denda Bidezarren zegoen eta Confecciones Campos zuen izena. 1999an Secundino Esnaola kalera etorri ginen. 47 urte eman ditut mostradorearen atzean. Erretiroa irabazi dudala uste dut. Ez dut uste 47 urtetan lan egin dudan guztia kobratzeko adina biziko naizenik…

Nolakoa zen Bidezarreko denda?

Bazar baten modukoa zen. Denetik saltzen genuen: sukaldeko trapuetatik hasi eta gabardinekin bukatu. Oihala era saltzen genuen. Garai hartan inor ez zen herritik ateratzen erosketak egitera, Internetik ez zegoen… Mundu guztiak herrian egiten zituen erosketak. Gauzak oso ezberdinak ziren.

Denda zuek hartu zenutenean aldaketaren bat egin al zenuten?

Hasi bezala jarraitu genuen, baina handik urte batzuetera denda aldatzen saiatu ginen. Obra txiki bat egin genuen, lokala Pedro Elgarrestarena zen, eta ordura arte baino bakero gehiago saltzen saiatu ginen. Levi’s markarekin harremanetan jarri ginen. Urte asko kosta zitzaigun marka horretako arropa saltzea, baina lortu genuen. Levi’s etxearen agente komertzialak gure alde egin zuen eta ordutik lagun minak gara. Etxeko arropa saltzeari utzi genion eta bakeroetan zentratu ginen. Beste marka batzuk ere bagenituen: Lois, Liberto… Baina Levi’sek egin gintuen ezagun.

Zergatik etorri zineten Secundino Esnaola kalera?

Bidezarrera joan beharra dago. Ez da mugimendu handiko kalea. Jendeak Elizkalen ekonomato aldera hartzen du. Hori dela eta, tokiz aldatu nahi genuen. Lokal hau ikusi genuen eta hona etortzea erabaki genuen. Lokala 1997an erosi genuen eta 1999an etorri ginen. Lokalarekin oso gustura gaude. Hori bai, ez dut ahazten nondik natorren. Hango bezeroei esker etorri ginen hona.

Zergatik gustatzen zaizu merkataritza?

Nire asmoa ez zen merkataria izatea, baina hala suertatu zen. Jendearekin hartu-emana asko gustatzen zait. Hasi nintzenean egun baino lotsatiagoa nintzen eta lanbide honek irekiagoa izaten lagundu dit. Oso pozik hartu dut erretiroa, gustukoa dudan zerbait egin dudala uste baitut. 

Nongo bezeroak izan dituzue?

Bertako bezeroez gain, Legazpi, Antzuola eta Bergarako asko izan ditugu. 

Zer esan zizuten bezeroek denda itxi egin behar zenuela jakin zutenean?

Denak asko poztu dira erretiroa hartu dudalako, baina batzuei pena ematen die. Izan ere, batzuk saltzailearen aholkuak behar dituzte eta horretarako saltzailearekin eroso sentitu behar zara. Lasai egoteko esaten diet, lekukoa hartuko didatela. Bezeroei eskerrak eman nahi dizkiet. Ama izan naizela dirudi: kalera ateratzen naizenean, jendeak zoriondu egiten nau, asko pozten direla esaten didate… Oso maitatua sentitzen naiz. 

Zuen ofizioa asko aldatu da, ala?

Asko zaildu da. Gauza asko ditugu kontra. Jendeak erosketak herrian egitea behar dugu. Herritarrek erosketak herrian egiten ez badituzte, lehenago edo beranduago herriak hil egingo dira. Hasi nintzenean, ez zegoen Internetik, ez zegoen kreditu txartelik… Jendeak herrian egiten zituen erosketak. Egun, merkataritza guneak, Internet… ditugu. 

Zuen dendak zabalik jarraituko du behintzat.

Bi anai-arreba joan gara eta bi anai-arreba etorriko dira. Leire eta Iban dute izena eta 33 eta 30 urte dituzte. Ordizian gizonezkoentzako arropa denda dute eta inguru honetan beste denda bat ireki nahi zuten. Lokal bila zebiltzan. Beste lokal bat ikustera etorri ziren eta ez zitzaien gustatu. Ondoren, gurera etorri ziren. Lokala asko gustatu zitzaien. Izan ere, nik denda hustu bezain laster, beraien arropa ekarri besterik ez dute egin behar. Urriko lehen hamabostaldian irekiko dute. Ordiziako dendak Uriba Shop du izena. Ilusio handiarekin datoz eta oso ondo joatea espero dut.

Zer salduko dute?

Ordizian saltzen duten guztiaz gain (Volcom, Ecoalf…), Levi’s markako arropa salduko dute.

Zorte handia izan duzu.

Hala da. Ordizian gustura daude eta Zumarragan probatu nahi dute. Ilusio handia dute eta ni oso pozik nago dendak zabalik jarraituko duelako. Gazteak dira, aire freskoa ekarriko dute, sare sozialak kontrolatzen dituzte… Oso jatorrak dira eta oso ondo egingo dutela uste dut.

Eta zuk zer egin behar duzu?

Oraingoz ez dut ezer pentsatu. Bizitza guztia korrika eman dut eta bizitza lasaiago hartu nahi dut. Oraindik ez dut bukatu, denda husten ari naiz, baina dagoeneko gozatzen ari naiz: lehenengoz, tokietara presarik gabe joan naiteke. Lehen beti presaka joaten nintzen toki guztietara, denda zain nuelako. Bestalde, aurtengo Gabonak oso bereziak izango dira niretzat. Gabonetan lan asko egiten genuen eta oporrak zituztenei inbidia nien, opariak erostera lasaitasunez joan zitezkeelako. 

Zaletasunik ba al duzu?

Ez dut zaletasun handirik. Semea, erraina eta bi bilobak Frantzian bizi dira, Nantesen, eta orain arte baino gehiagotan joango naiz bisitan. Egunero bi autobus ateratzen dira Donostiatik Frantzia aldera eta biek semearen etxearen aurrean uzten didate. Gidatzeko gogorik ez dudanean, autobusa har dezaket. Alabari dagokionez, irakaslea da eta Urretxun bizi da. l

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Barunba kuadrillak irabazi du karroza lehiaketa

2025/09/21
Urretxu
2

Auzokoak kuadrillak irabazi du gastronomia lehiaketa

2025/09/21
Urretxu
3

Euskal Jaiko ibilaldi jendetsu eta koloretsua

2025/09/21
Urretxu
4

Kantu afaria, beti bezain jendetsu eta alaia

2025/09/23
Urretxu
5

Hasi dira Urretxuko jaiak!

2025/09/19
Urretxu
6

Herriko neskek Zea Mays taldeko Aiora Renteriarekin abestu dute 'Elektrizitatea' abestia

2025/09/21
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT