Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara

Zintzo Mintzok 'Gu euskaraz gara' ekimena antolatu du, herriko euskaltzaleen ikusgarritasuna lortzeko

Urretxu eta Zumarraga

'Gu euskaraz gara' zapiarekin ateratako argazki bat eta hitz bat bidaltzeko eskatu diete herriko euskaltzaleei eta hitz guztiekin kate bat osatuko dute

2025/09/24
Otamotz
Zintzo Mintzo euskaltzale elkarteak Gu euskaraz gara dinamika aurkeztu zuen Urretxuko jaietako kantu afarian. Helburua Urretxu eta Zumarragako euskaltzaleen ikusgarritasuna lortzea da. “Auzia ez baita euskaldun izan ala ez izan, nola izan baizik, izatea egitea da eta egiteko aukeratu egin behar da. Egiten duguna gara eta gu euskaraz gara”. Gu euskaraz gara zapiarekin argazki bana ateratzeko eskatu diote Urretxu eta Zumarragako euskaltzale orori. Zapiarekin ateratako argazkiarekin batera hitz bat ere eskatu diete. Hitz horiekin guztiekin kate bat osatuko dute, abenduaren 3an, Euskararen Egunean. Ordura arte, argazki zein hitzak egunez egun beraien Instagrameko kontura igoko dituzte. Herriko euskaltzale guztien argazkiak eskuratu nahi dituzte. Beraz, eskuz esku pasako diren zapiei adi ibili eta bidali argazkia zintzomintzoeuskaraelkartea@gmail.com helbidera. 
 
Horra hor astelehenean irakurri zuten mezua:
 
“Zintzo Mintzotik plazara irten eta lekua hartzera dei egiten dizuegu. Beldurrak uxatu, lotsak erauzi, gutxiegitasun konplejuak erantzi eta euskararen zapia janztera, gurekin plaza hartzera.

Auzia ez baita izan ala ez izan, nola izan baizik. Izatea egitea da eta egiteko aukeratu egin behar da. Egiten duguna gara eta Gu euskaraz gara.

Gutariko bakoitzak hizkuntza ugari izan ditzake, baina euskarak gu baizik ez gaitu. Beraz, nola izango garen erabaki beharra dago. Euskara ez dadin izan ez toponimia, ez gastronomia huts, ez buenos días baten ostean datorren kortesiazko egun on bat eta, batez ere, euskara ez dadin izan altxor bat. Altxorrak kutxan sartu eta lurperatu egiten dira, gero museoetan ikusgai jartzeko. Ez fidatu sekula euskara altxor bat dela dioenaz.

Duela 50 urte joan zitzaigun Arestik argi esan zuen:

Gure bihotzetan ez da euskararentzako kupidazko sentimendurik kabitzen, guretzat euskara premia bat da. Nork esaten du ogia maitatzen duela? Ogia ez da maitatzen, behar izaten da.

Poesia mailu bat dela ere esan zuen, baina tamalez ez gabiltza poesietarako. Gure kultura aberatsa baita, baina kulturgileak pobreak. Eta azkenaldian euskararen bueltan entzuten diren mailukadak ez datoz poesia liburuetatik, epaitegietatik baizik. Kolpez kolpe azken 40 urteetan eraikitakoa desegiten dabiltza. Milioi bat gara, baina ez digute euskaraz bizitzen uzten. Ez gara hizkuntza gutxitu bat, herri isildu bat gara.

Jada, euskaldun izatearekin ez da aski, euskaltzale aktiboak behar ditugu. Beraz, gorde agendan aurtengo abenduaren 27a, Bilboko Miribilla euskaltzalez beteko dugu Pizkunde berri bati hasiera emateko.

Hizkuntzarena ez baita fenomeno meteorologiko bat, auzi politikoa da, bizitzako eremu guztiak bustitzen dituena. Pasa den Korrikako amaiera ekitaldian Garazi Arrulak esan bezala: arrainak ura, eta euskarak ekosistema osoa. Basoak, soroak, plazak, lantegiak, pantailak… guztia behar dugu, eta ematen ez digutena guk hartu beharko dugu.

Ez gatoz euskara salbatzera. Izatekotan, kontrara. Herri bezala salbatuko bagara, garen hori izango bada, euskaraz izango baita. Salbatzekotan, euskarak salbatuko gaitu. Salbatzekotan, euskaraz salbatuko gara.

Horregatik, irten plazara, jantzi zapia eta partekatu Gu euskaraz gara mezuarekin bat egiten duen beste norbaitekin. Euskaldun izatearekin ez da aski, euskaltzale izan gaitezen.

Auzia ez baita euskaldun izan ala ez izan, nola izan baizik. Izatea egitea da eta egiteko aukeratu egin behar da. Egiten duguna gara eta Gu euskaraz gara”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Barunba kuadrillak irabazi du karroza lehiaketa

2025/09/21
Urretxu
2

Auzokoak kuadrillak irabazi du gastronomia lehiaketa

2025/09/21
Urretxu
3

Euskal Jaiko ibilaldi jendetsu eta koloretsua

2025/09/21
Urretxu
4

Kantu afaria, beti bezain jendetsu eta alaia

2025/09/23
Urretxu
5

Hasi dira Urretxuko jaiak!

2025/09/19
Urretxu
6

Herriko neskek Zea Mays taldeko Aiora Renteriarekin abestu dute 'Elektrizitatea' abestia

2025/09/21
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT