Gaur Pertsona Nagusien Astea hasi da. 80 urte edo gehiagoko bizilagunek bazkaria egin dute azokan. 175 bizilagunek baino gehiagok parte hartu dute. Postrearen ondoren, helduenak omendu dituzte: Donato Pascual Mate (bertaratuen artean gizonezko helduena, 96 urterekin), Jesusa Garralda Mendibil (emakumezko helduena, 96 urterekin) eta Jose Inza Arrieta eta Casiana Arrieta Oiarbide (bikote helduena, 96 eta 82 urterekin, 182 urte bien artean). Bihar (ostirala), 11:00etan, edadismoari buruzko hitzaldia egingo dute kultur etxean. 18:00etan Doña Francisquita zarzuela proiektatuko dute Zelai Arizti aretoan.

