
Zumarragako Beloki hiribideko 3 zenbakiko bizilagunek urte asko daramatzate igogailua egin nahian. Lortu dute, azkenean. Igogailua Elizkale atzealdeako aparkalekutik aterako da (Zumardi elkarteko leihoen paretik) eta atariko pasabidean eta solairu guztietan geldituko da. Solairuetan pasabide bana egingo dute eta pasabideak solairu bakoitzeko bi etxebizitzetara emango du. Udalak lurzoru publikoa okupatzeko baimena eman du eta obra Legazpiko Kuber enpresak egingo du.

Igogailua sabai beltzdun autoa dagoen tokitik abiatuko da.