
Zumarragako osoko bilkuran Mikel Serrano alkateak mugikortasun pertsonalerako ibilgailuak arautuko dituen udal ordenantza egingo dutela eman zuen jakitera. “Patineteei zuzendua izango da bereziki. Izan ere, herritarrek behin eta berriz eskatu digute gai hori arautzeko. Adineko pertsonak arriskutan sentitzen dira, patineteen abiadura altua dela eta. Ordenantza egiteko, parte hartze prozesu bat jarriko dugu martxan. Patineteak jasangarriak dira, baina jendea arriskutan jarri dezakete. Mar Iglesias zinegotzi ohiari eskerrak eman nahi dizkiot, berak jarri baitzuen abian egitasmo hau. Helburua elkarbizitza ziurtatzea eta arazoak gutxitzea da. Zirriborroa webgunean jarriko dugu”.
Horra hor ordenantzaren zirriborroa: