
Lekaio kultur elkarteak Ongi etorri txiki-handien erresumara buruhandi eta erraldoien jaialdia antolatu du urriaren 18rako. Ekitaldiak Gernikako Arbola plazan eta bere inguruan izango dira. 11:00etan erraldoi eta buruhandiak egiteko ikastaroa egingo dute, 12:15ean euskal bandoleroen kontakizuna, 13:00etan Urretxuko erraldoi eta buruhandien dantza saioa, 18:30ean Urretxuko erraldoien kalejira erdiguneko kaleetan, 19:00etan buruhandien topaketa eta entzierroa plazaraino, 19:30ean erraldoi eta buruhandien dantza eta 20:00etan disko festa jaialdia.